miércoles, 29 de abril de 2015

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA + GOLDEN 5

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA + GOLDEN 5

Hiru urte daramatzagu Ikaskuntza kooperatiboa lantzen eta praktikan jartzen.
Baina ikasturte honetan, eskolako irakasle eta ikasle guztiak proiektu berritzaile hau martxan jartzen ahalegindu gara.

Golden five, ikasi kooperatuz, kooperatzen ikasi.






Gure esperientziatik abiatzen bagara, talde batean lan bat aurrera ateratzeko kooperatzen ikasi behar dugu, jaiotzatik ez dakargun trebetasun multzo bat behar baitugu. Eta zer esanik ez haurrak izanik.

Irudian ikusten duzuen bezala, Ikastetxean, edo eskolan 3 ildotatik edo arlotatik egin behar da lana Kooperatzen ikasteko.

- KOHESIOA ETA GOLDEN 5. Oso garrantzitsua da alde batetik, taldeko/gelako harremanak zeintzuk diren ezagutzea eta KOHESIOA lantzea joko nahiz hausnarketa bidez; eta bestetik, taldeko/gelako partaide bakoitza nondik nora doan aztertzea eta bakoitzari duen dizdira ateratzen laguntzea (GOLDEN 5) .Honek lagunduko baitigu IKASKUNTZA KOOPERATIBOA modu egoki batean eramaten. (A)
-Ikasleei BALIABIDEAK (teknikak eta egiturak) eman behar zaizkie taldean kooperatzen jarduteko; joko moduan (1-2-4; arkatzak erdira; orri birakaria...) hartzen duten arren lankidetzan ikasten ari dira aldi berean. (B)

-Ezinbesteko da noski taldean lanean hasi aurretik, talde hetereogeneok sortzea, ROLak banatzea, bakoitzak talde horretako ardurak ongi betetzea eta benetako lankidetza lortzeko horri buruzko balorazioa eta hobetzeko proposamenak egitea. Taldeko lanean aritzeko EDUKIAK lantzen ditugu eta horretarako PLAN batzuk ditugu. (C)


Ez da erraza, ez ikasleentzat ezta irakasleentzat ere, gure klase magistralak bukatu direlako; lehenagoko metodologia, gela bateko egitura eta funtzionamendua berritu egin delako.


LAN EGINEZ , TALDETAN KOOPERATZEA LORTU DUGU eta horretarako ezinbestekoa izan da bi helburu hauetaz jabetzea:
1-IKASKUNTZAN AURRERATU BEHAR DUGU, GURE KOMPETENTZIAK GARATU BEHAR DITUGU
2-ELKARRI LAGUNDU BEHAR DIOGU.


Honen islada izateko hona hemen ikastetxeak egindako hainbat praktika.



Ikastetxean egin diren beste hainbat jarduera ondorengo bideoetan ikus daitezke. 

BIDEOAK